lunes, 5 de noviembre de 2007

★Erromatarrak Iberiar Penintsulan eta Euskal Herrian
K.a. 218. urtean izan zuen lehen harremana Iberiako penintsulak erromatarrekin. Bigarren guda punikoaren garaia zen. Gneo Cornelio Escipion-en agindupean, erromatarrak Ampuriasera itsasoz iritsi ziren. Penintsularen kokapen estrategikoa eta bere aberastasuna (zerealak, ardoa, mineralak, abeltzaintza, gatibuak) zirela medio, lehen mailako helburu militar bihurtu zen.
Dena dela, erromatarrak pixkanaka sartu ziren, aurrera nahiz atzera eginez. K.a. 19. urtean, kantabriarrekin izandako guda amaituta, penintsularen konkista amaitu zen ofizialki. Ondoko irudian, erromatarren Hispania zein probintziatan banatuta geratu zen ikus daiteke. Erromatarrek euskal lurraldean zuten interesa, mineral-hobien ustiapenean eta itsasoko eta lurreko ibilbideetan datza.
























★Erromatarren presentzia euskal lurraldean ★
Badira froga ugari erromatarrek Euskadin izandako presentziaz, Araba eta Nafarroan batez ere.
-Iturri idatzietan xehatuta daude konkistaren gorabeherak, lurraldean kokatutako herrien ezaugarriak eta gizartea antolatzeko moduak.
-Hizkuntzalaritzari esker, presentzia latindar handiaren berri jakin dugu: toponimia eta euskarazko hitzak (gure hiztegian jatorri latindarra duten hainbat hitz ditugu).
-Arkeologiari esker, erromatarren obra handiak (
zubiak, galtzadak) hirien (ur-kanalizazioak, estolderia, artisautza tailerrak) eta gotorlekuak ezagutzen ditugu. Hondar arkeologiko garrantzitsuen artean Mantible Assa eta Trespuestes-eko (Araba) zubiak eta Arabako Veleia-Iruña hiria daude.




III. mendetik aurrera, nekazal-hiribildu handiak bihurtuko ziren nekazaritza-ustiategiak sortu ziren. Adibide bat Cabriana-koa (Araba) dugu, gelak mosaikoz beteta zituena.
Halere, presentzia hori ez zen berdina izan toki guztietan: Ebro ibarrean eta horren ibaiadarretan erromanizazio handiagoa izan zen; Kantauriko isurialdeko ibarretan ordea, kultura latinoaren eragina txikiagoa izan zen. Horren balizko arrazoia ibar itxi eta sakonak izatea izan daiteke, nekazaritza latindarrerako gaitasun txikiagoa zutenak, eta seguru aski baso edo larre-eremuak ziren. Erromatarrek saltus deitzen zieten landu gabeko eremu horiei eta laborantza eremuei, ordea, ager.


★erromatarren legatua★
Hiritartzearen fenomenoa Erromatik ekarria da. Baskoien lurraldean 200 kokaleku baino gehiago katalogatuta daude: K.a. I. mendean eraikitako Iruñakooppidum-aren aztarnetan (Gasteiztik hurbil) harresi, kale eta eraikinak antzeman daitezke; Lodosa eta Mendabiaren artean, zentro eta ubide baten aztarna ikus ditzakegu; Pirinioetako Urkulu mendiaren tontorrean dorre borobila dago.
Kostaldean ere erromatarren aztarnak daude. Ibaiak itsasoratzen diren tokiak portu moduan erabili zituzten erromatarrek, Euskal Herriko meatzeetatik ateratako mineralak Burdigala-ra eramateko (Bordele). Portu horietako batzuk ditugu Bilbo ibaikoa (burdin meatzeen ustiapena), Vesperie (agian gaurko Bermeo), Gernikako ibaia (Foruako aztarnak eta Ereñoko marmola), Tritium Tuboricum (Mutriku edo Deba), Menosca (Getaria), Oiarso (Oiartzun), azken hori Arditurriko meatzeetako zilarra eta beruna kanporatzeko portua izanik, Bidasoa ibaia ondoan edota Adarrako meatzak, Urumea ondoan.
Hauxe da erromatarrek utzitako aztarna bat:








viernes, 26 de octubre de 2007

*_____erromatarrak euskal herrian____*


Erromatarrak Euskal Herrira iritsi zirenean, euskal tribuen berri zehatza eman ziguten erromatar berriemaileek. Sei tribu edo giza-talde bereizi zituzten: akiataniarrak, baskoiak, autrigoiak, karistiarrak, barduliarrak eta beroiak. Kontuan hartu behar da orduko Euskal Herria egungoa baino askoz ere zabalagoa zela eta gaurko lurraldeez gain, Errioxa, Bureba-Burgos, Aragoiko iparraldea eta Akitania hartzen zituela bere baitan. Gainera, euskara bertako hizkuntza naturala izateaz gain, euskararen lur eremua egungoa baino handiagoa zen.

lunes, 24 de septiembre de 2007